lunes, 24 de marzo de 2014

ESKOLAN DANTZAK IKASTEN DITUGU

Zurbaran eskolan euskal dantzak ikasten ari gara. Eguerdiko denboran egiten dugu eta bi talde daude. Astean saio bana egiten dugu,  bata txikiekin, 25 ume 1., 2. eta 3. mailetakoak  eta bestea  4., 5. eta 6. mailetakoak, 20 ikasle. Oso ondo pasatzeaz gain geure kultura ere ezagutzen dugu.Gero, eskolako ekitaldi berezietan erakustaldiak egiten ditugu lagun eta familien aurrean.
Blog honetan jarriko ditugu bideoak eta argazkiak geure aurrerapenak erakusteko.


TXIKIEN TALDEA
Talde honetakoek dantza hauek ikasiko dituzte:
  • Txulalai  (Bideoa duzue hemen)  
  • Marmutx
  • Esku dantza
  • Xan Petrike (Hona hemen bideoa)
                          
  • Zapatari dantza
  • Biribilketa
  • Orpo punta
  • Txapeloa
NAGUSIEN TALDEA
Talde honetakoek dantza hauek ikasiko dituzte:
  • Xan Petrike
  • Lantz inauteria
  • Agurra
  • Txotxongiloa
  • Esku dantza
  • Zazpi jauziak (Hona hemen bideoa)

  • Txapeloa
  • Zortzi orduko ekaitza (Sorotan bele-ren kantarekin egindako dantza)
  • Bok Spock (Kepa Junkeraren musikarekin egindako dantza)